Fitness

My Dance Studio Dantza Eskolan etxean bezala sentiaraziko zaitugu

Zergatik aukeratu gure dantza eskola?

Gure ikasleak dira gure lehentasuna, horregatik, detaile handiz zaintzen ditugu gure dantza ikastaroak

Plaza mugatuak

Gure klase guztiek gehienezko ikasle kopurua dute, dagokion arreta jaso dezan ikasle bakoitzak

Irakasle adituak

Gure irakasle guztiak dantza arlo zehatzetan adituak dira

Adin guztietarako klaseak

3 urteetatik hasi eta adin eta maila guztietarako ikastaroak eskaintzen ditugu

Banakako jarraipena

Ikasle bakoitzaren banakako aurrerapena kontrolatzen dugu

+10 urteko esperientzia

Hamar urte baino gehiagoko esperientzia daukagu dantza ezberdinen irakaskuntzan

Kokaleku ezinhobea

Irungo Kolon pasealekuan kokatuta gaude, hiriaren erdi-erdian

clases de fitness en irun, my dance studio
Sasoi onean jartzeko garaia da!

Fitness ikastaroak Irunen

Landu zure indarra, erresistentzia, malgutasuna, koordinazioa, arintasuna, erritmoa eta oreka bizitza osasuntsuagoa izateko!

Ezin izango duzu beti zure ingurua kontrolatu, baina beti kontrolatu ahal izango duzu zure barnea.
Zure burua zaintzeko espazio bat, zure bizitzari bizitasuna eta energia emanez. Zure ezaugarri fisikoak lantzen lagunduko dizugu; indarra, erresistentzia, malgutasuna, koordinazioa, bizkortasuna, erritmoa eta oreka

Clases de Zumba en Irun, My dance studio

Zumba

Zure gorputza aktibatu eta kaloriak era dibertigarri batean erre nahi badituzu, hau da zure jarduera. Erritmo latinoaren bitartez, dantza eta ariketa fisikoak gauzatuko dituzu.

  • Nori zuzenduta: Helduak
  • Intentsitatea: Tartekoa
  • Mailak: Hastapena, bitartekoa
  • Astean bitan
  • Iraupena: 1h
  • Goiz edo arratsaldeko aukera
CLASES DE body training EN IRUN, MY DANCE STUDIO

Body Training

Zure gorputzaren itxura hobetu, indarra lortu eta gorputz-koipearen bolumena murriztu nahi baduzu nahi baduzu, hau da zure jarduera. Era aerobiko eta material desberdinekin tonifikazioko ariketak egingo dituzu.

  • Nori zuzenduta: +16 urte
  • Intentsitatea: Tartekoa, altua
  • Mailak: Guztiak
  • Astean bitan
  • Iraupena: 1h
clases de pilates en irun, my dance studio

Pilates

Zure gorputza kontrolatzen ikasi nahi baduzu, hau da zure jarduera. Ariketa fisiko eta luzaketen bitartez, giharren indarra, gorputzaren postura, arnasketa eta erlaxazioa hobetuko dituzu.

  • Nori zuzenduta: +14 urte
  • Intentsitatea: Lasaia, Tartekoa
  • Mailak: Hastapena, tartekoa
  • Astean bitan
  • Iraupena: 1h
  • Goiz edo arratsaldeko aukera
Pilates reformer Irun, my dance studio

Pilates Reformer Ohea

Makina honek ahuleziarik handiena eragiten dizuten eremuak indartzen eta birgaitzen lagunduko dizu, eta jarrera egokia izatera behartuko zaitu, txarrak saihestuz

  • Nori zuzenduta: Banakako saioak
  • Intentsitatea: Lasaia, tartekoa
  • Maila: Pertsonalizatua
  • Maiztasuna: Eskaripean
  • Iraupena: 45'
Fisioterapeuta Irun, My dance studio

Fisioterapia zerbitzua

Jar ezazu zure gorputza dagokion eskuetan

  • Min kronikoa kontrolatzeko
  • Mugikortasun eta oreka mantentzeko
  • Lesioak saihestu edota sendatzeko
  • Mugimendua hobetzeko
  • Zure kirolean hobetzen laguntzeko
Etorri gurekin sasoian jartzera!

Lehenengo saioa DOAN da

My Dance Academy-n, zu gustora egotea nahi dugu. Horregatik, gure fitness saioak frogatu eta zuretzako diren ala ez ikus dezazun, lehenengo saioa doainik eskaintzen dizugu

Animatu zaitez gauza berriak frogatzera: zumba, body training, pilates ala pilates reformer ohea, zein da zure gustukoena?
Clases de baile en Irun, My dance studio